domingo, 30 de enero de 2011

Iruñea

Iruñea Nafarroako hiriburua da. 197.488 biztanle zituen 2010ean (%8,65 euskaldun). Euskal Herriko hirugarren hiririk handiena da. Herrixka baten gainean, Ponpeio erromatar generalak sortu zuen hiria, Kristo aurreko 74. urtean, Pompaelo izenarekin; geroago, Nafarroako Erresumaren hazia izanen zen Iruñeko Erresumaren hiriburu bihurtu zen. Eusko abertzaleentzat, Iruñea da Euskal Herriko hiriburua.
Herritarrei iruindar esaten zaie; edota, maila apalagoan eta gizonezkoei baino ez, iruinxeme.
 Hiriak euskara batuan Iruñea du izena, Euskaltzaindiak hala arautu baitu.[1] Udalak, ordea, beste bi hauek ditu onartuak izen ofizialtzat: Pamplona gaztelaniaz eta Iruña euskaraz.
Bukaeran -a artikulua du Iruñea izenak, hau da, Iruñean, Iruñera, Iruñetik eta Iruñeko deklinatzen da NON, NORA, NONDIK eta NONGO kasuetan.[2]
Izenaren etimoa oso eztabaidatua da, argia ez delako. Irun- erroarekin erlazionatua agian, Runa (bertatik igarotzen den ibaiaren antzinako izena, egun Arga ibaia) izenarekin akaso, hiri izan dezake erroan; Euskal Herrian adibideak badira: Irun, Irunberri, Iruña Oka.

No hay comentarios:

Publicar un comentario